SILVER ECONOMY: ZAHARTZEA AUKERA GISA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "Silver Economy" programa abian jartzeko protokoloa sinatu dute, programa eta jarduera bateratuen bidez. Bi erakundeek elkarlanerako hiru bektore identifikatu dituzte, adinekoen beharrak asetzen dituzten jarduera ekonomiko guztien batura ekarriko dituela.
Protokoloak jasotzen duen lehen bektorea, prestakuntza eta trebakuntza espezializaturako proposamenenekin lotuta dago. Alde batetik, arretaren edo zaintzaren behar berrietara egokitutako lanbide berrietan; eta, bestetik, osasun eta gizarte sistemak, ingeniaritza biomedikoa eta mediku-teknologiak eraldatzen eta konektatzen laguntzen duten konponbide teknologiko eta digitaletan.
Lankidetzako bigarren bektorea telemedikuntza eta telelaguntza garatzeko berrikuntza da zentzu zabalenean. Horrek garapena ere barne hartzen du, bizimodu aktibo eta osasungarriak babesteko, hala nola, osasun-arreta hobetzeko, errehabilitazioa edo etxebizitzetan zainketak errazteko isolamendua saihestuz, paziente eta familien bizi-kalitatea hobetuz, sistemen esku-hartzea pertsonalizatuz eta erantzun teknologiko berriak sortuz.
Hirugarren bektorea garapen ekonomikoari lotuta dago, hornitzaile teknologikoekin eta industrialekin alianza, lotura eta garapen-konfigurazioaren bidez, nazioarteko lidergoari edo lurraldean duten jarduerari esker
Helburuak
Parte hartzaileak
Zahartzaroko bazkideak.
Mugatutako lekua (50 pertsona gehienez)
Hizlariak eta moderatzailea
Lekua: Bizkaiko Medikuen Elkargoa (Lersundi kalea, 9. Bilbo)
Data: Urriak 24
Ordua: 16:30 - 19:30
Kokapena
16:30 - 16:45 Aurkezpena eta ongietorria: Pilar Sorando, Zahartzaroko Lehendakaria
16:45 - 17:15 Silver Economyren bultzada, esku-hartze komunitarioko politiketatik Bizkaian. Sergio Murillo. Bizkaiko gizarte ekintzetako foru diputatua.
Aukerak eta adibide arrakastatsuak:
EZTABAIDA:
18:15 - 19: 15 Parte hartzaileek erantzun ahal izango dituzten gai desberdinen inguruko eztabaida:
Eta gaurtik aurrera, zer?
19:15 - 19:30 Ondorioak eta agurra.
ZER ESAN NAHI DU EGUN ADINEKOA IZATEAK?
Gizartea eraldaketa prozesu batean aurkitzen da eta populazioaren piramidea erabat aldatu da: 0-19 arteko gazteak 400.000 dira eta 65 urtetik gorakoak 480.000 (Eustat 2018). Orain, gehiago, hobeto eta denbora luzeagoan bizitzen gara eta horrek ondorioak ditu…
Nola da adinekoa izatea? ¿Noiz iristen da zahartzaroa? Zer gertatzen da jubilazioa iristean? Zaila izango da lagunak egitea? Aspertuko naiz? Nola izango da nire gorputza orduan? Sexurik bada 91 urterekin? Eta bakarrik geratzen banaiz? Nola liteke adinekoen programak prestatzen dituztenak adinekoak ez izatea? Heriotzari beldur izango diot?
Jardunaldiaren egitaraua:
Partehartzaileak: Marian Gerrikabeitia ( “A dónde Vamos” dokumentalaren zuzendaria) eta Maite Martín (jubilatua dagoen gizarte laguntzailea eta dokumentaleko partaidea)
Moderadoratzailea: Charo Ramírez. Animazio soziokulturalean teknikoa. Adinekoen zentro soziokulturaletako langilea, Adinekoen zerbitzua, Vitoria-Gasteizko udaletxea.
Eguna: Urriak 7 (astelehena)
Lekua: El Pilar Zentro Zíbikoa. Konstituzioa Plaza, 5. Erakusketa sala. Vitoria-Gasteiz
Ordua: 18:00 – 20:45/21:00
“¿A DÓNDE VAMOS ?” adinekoak izaterakoan zer aurkituko dugun jakin nahian sortzen den proiektua da. Modu zuzenean, erantzunak lehen pertsonan. Espertorik gabe edota adin horretara iritsi diren jakitunik gabe. Presarik gabeko elkarrizketen bidez euren esperientziak gertutasunez eta goxotasunez eskaintzen digutenei esker.
A dónde Vamos dokumentalean agertzen diren gaiak aztertuko dira: zahartzaroaren definizioa, jubilazioa eta ondorioak, bakardadea, familiarekin eta lagunekin harremanak, maitasuna, sexua, heriotza eta ilusioak, ... gai zehatzagoak alde batera utzi gabe: erabilera soziala, prestaketaren beharra, dirua, planifikazioaren beharra eta komunikabideek zahartzaroaren inguruan zabaltzen duten irudia.
Hemen proposatzen den jardunaldiaren izaera irekia eta partehartzailea da, hau da, audientziak, edozein unetan galdetu, parte-hartu edota galdetu ahal izango du.
Nosotros subscribimos los
Principios del código HONcode :
Compruébelo aquí.