Zahartzaroa se une a la Red de Agentes Activos en la Detección Precoz del Alzheimer

Zahartzaroa Alzheimerra Goiz Detektatzeko Eragile Aktiboen Sarearekin bat egin du

Zahartzaroan, pertsona nagusientzako arretan eta etengabe hobetzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa dugu, baita dementziaz bizi diren pertsonei eta haien senide eta zaintzaileei ere. Hori dela eta, Alzheimerra Goiz Detektatzeko  Eragile Aktiboen Sarearekin bate gin dugu, Alzheimerraren Espainiako Konfederazioak (CEAFA) 2021ean bultzatutako ekimnari hain zuzen.

Sare honen helburu nagusia gizartea sentsibilizatzea, informatzea, heztea eta kontzientziatzea da, alzheimer gaixotasuna eta beste dementzia mota batzuk goiz detektatzeak duen garrantziaren inguruan. Alzheimerra goiz diagnostikatzeak  gaixotasunari hobeto heltzeaz gain, bizi-kalitate hobea bermatzen die pazientei eta haien familiei.

Zahartzaroan, sareko beste kide batzuekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dugu, baheketa-tresna zabaltzeko (https://problemasmemoria.com) eta Alzheimerraren diagnostiko goiztiar eta zehatzaren garrantziaz kontzientzia handiagoa sustatzeko.

Horrela, aitortzen dugu detekzio goiztiarra funtsezkoa dela gaixotasunari modu integralean aurre egiteko eta gaixotasuna dutenentzako bizi-kalitate hobea bermatzeko.

 

Alzheimerra Goiz Detektatzeko Eragile Aktiboen Sarearekin bat egin izanak pertsona nagusiei eta haien familiei arreta eta laguntza emateko dugun etengabeko konpromisoa islatzen du. Elkarrekin, dementzia dutenen bizitzan eragina eta desberdiasuna marka dezakegu, eta gizarte informatuagoa, solidarioagoa eta errukitsuagoa eraikitzen lagun dezakegu.

Ildo horretatik, CEAFAk antolatutako webunarra zein den jakinarazi nahi dizuegu: “La atención a la demencia en fase avanzada y los cuidados paliativos”. Apirilaren 25ean izango da, 11:00etatik 12:00etara. Enrique Arrieta Antón doktorea, SEMERGENeko Neurologiako Lantaldearen idazkaria, hizlaria izango da. Izen-ematea doakoa da eta irekita egongo da 500 parte-hartzaileren edukiera osatu arte. Webinar horrek aukera paregabea eskaintzen du etapa aurreratuetan dementziari aurre egiten diotenen zaintzari buruz eta zainketa aringarriek ongizatean duten garrantziari buruz gehiago ikasteko.

Eman izena!