Zer egiten dugu?

Zahartzaroak, bere fundazio oinarriei leial izanik, Estatutuetako 1. kapituluko 2.artikuluan hurrengo helburuak biltzen ditu:

  • Adinekoen jardueren promozio eta azterketa; adinekoenganako duintasunaren eta errespetuaren aldeko kontzientzia soziala bultzatzeko ekintzak; eta Geriatria eta Gerontologia arloan lan egiten duten profesionalen lana eta izaera.
  • Atentzio geriatriko eta gerontologikoaren kalitatearen eguneratze eta hobekuntza jarraitua.
  • Osasun eta Gizarte Erakunde ofizialei eta eremu nazional, autonomiko zein lokaletako erakundeei aholkularitza eta laguntza ematea, legez onartuak daudenei, zahartzaroaz arduratzen direnei, zahartzaroaren arazo mediku eta sozialekin batera.
  • Geriatria eta gerontologia arloko mota guztietako ekintza zientifiko, asistentzial, hezkuntzako eta ikerkuntzakoak sustatzea.
  • Erlazio zientifiko eta elkarte nazional edo internazionalen ezarpena, elkarte unibertsitario, publiko edo pribatuekin batera eta geriatria eta gerontologiaren garaperenean interesatuak dauden beste edozein elkarteren ezarpena, elkarte adierazgarrien parte izanik.
  • Informazioren eta komunikazioaren teknologia berriek ematen dituzten aukerak aprobetxatzea, aurreko helburuen betetzean eragin handiena lortzeko.

Helburu hauek bete ahal izateko, hurrengo baldintza legal eta ekintzak bete beharko dira:

  • Adinekoekin erlazionatutako aspektuen ikerkuntza, dokumentazioa eta zabalkuntza
  • Arlo honetako ikaskuntza eta argitalpenen promozioa, zuzendaritza eta antolakuntza.
  • Ekintza hauetan interesatutako pertsonen eta bertoko kideen formazioa eta eguneratze kurtsoen sustapena eta antolakuntza.
  • Ekintza gerontologikoarekin erlazionatutako aspektu orokor eta konkretuen aholku-irizpideak hartzea eta ematea.
  • Bilera zientifiko, hitzaldi, mintegi, ikasketa jardunaldi edo helburu bezala adinekoen azterketa edota esperientzien eta tekniken trukea duen beste mota bateko ekintzen antolakuntza eta parte-hartzea.
  • Goian aipatutako asmoak betetzera zuzendutako edozein ekintza.