Talde batean parte hartzeko modua

Zahartzaroa Geriatria de Gerontologia Euskal Elkartearen Lantaldeak Bazkideen borondatezko taldeak dira, helburutzat dutenak azterlanak eta dokumentuak sustatzea, egitea edo gainbegiratzea, edo izaera berritzaileko esku-hartze proiektu edo programak gauzatzea, Elkartearen helburuetarako interesgarriak diren gai konkretuen inguruan.

Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkarteak (Zahartzaroak) garrantzitsutzat jotzen du ezagutzak eguneratzea, geriatria eta gerontologiaren alorreko konpetentzien eremuan, eta baita ezagutza horiek hedatzea eta lan- eta ikerketa-ildoak eremu jakin batzuetan bultatzea ere; horregatik, eginkizun horiek betetzeko Lantaldeen sorrera bultzatuko du.

Lantalde horien artean, batzuk estrategikoak izango dira eta Zuzendaritza Batzordearen mende egongo dira zuzenean; gainera, Lantalde horietako kideak Zuzendaritza Batzordeak berak izendatuko ditu. Beste talde batzuk, berriz, adituen taldeak edo lantalde zientifiko-teknikoak izango dira (LTZT), eremu zientifiko-tekniko (ZT) jakin batean aitortuta duten konpetentzia baten eraginez sortzen direnak, alor horretako ezagutza, hedakuntza eta ikerketa sakontzeko xedez; lantalde horiek ere Zuzendaritza Batzordearen mende daude, ondorengo dokumentuan adierazten den moduan.

Lantaldeetan parte hartzeko, aukera hauek proposatzen dizkizugu:

Deskarga ezazu Lantaldeei buruzko Araudia, bete ezazu dokumentuan aurkituko duzun buletina eta bidal ezazu, emailez edo posta arruntez, posta-helbide honetara:

Zahartzaroa – Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartea
Idazkaritzarentzat
Paseo de Francia, 12. solairua
20012 - Donostia

Helburuak

  • Jardunbide profesional egokirako gomendioak egitea, lehentasunez, norberaren jarduera-eremuan dauden azterlanei buruzko iruzkin arrazoituak eginez; eta protokolo eta dokumentuak berraztertzea, lan zientifikoak edozein formatutan egitearen bidez, batez ere formatu dinamikoenetan (Internet, artikuluak aldizkari espezializatuetan), bazkideei ahalik eta arinen helarazteko.
  • Bere bazkideen prestakuntza etengabea bultzatzea, hezkuntza-materialak lantzearen eta garatzearen bidez, bai prestakuntza-tailerrak prestatuz eta bai txosten, mahai eta tailerrak proposatuz Batzar Nazionaletarako eta Autonomia Erkidegoetarako.
  • Ikerketa-proiektuak gauzatzea norberaren eremu espezifikoan, horri begira Zahartzaroako Zuzendaritza Batzordearen kontaktuan egonda.
  • Zahartzaroak eskatu ahal izango die Taldeei txosten teknikoak prestatu ditzatela, aholkularitza eskain dezatela edo ordezkari moduan aritu daitezela Autonomia Erkidegoetako, nazio mailako edo nazioarteko foroetan.

Eginkizunak

Zahartzaroaren barnean honako eginkizun hauek dituzte:

  • Zahartzaroaren jardunarekin zerikusia duten jakintza-eremu konkretuei buruzko azterlan, proiektu edo programak koordinatzea, sustatzea edo garatzea.
  • Zahartzaroak abalatu edo babestu ditzakeen adostasun-, prestakuntza- edo dibulgazio-dokumentuak lantzea.
  • Aholkularitza eskaintzea Zahartzaroako zuzendaritza-batzordeei eta Batzar edo Jardunaldi Teknikoen Batzorde antolatzaileei euren lan-eremuarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz, hala eskatzen bazaio; hor sartzen da, halaber, bere konpetentzia-eremuari buruzko batzar, bilera edo epaimahaietako ordezkariak aukeratzea.

Jarduerak

Lantaldeek euren kideen bilerak egiten dituzte, aldizka, bete behar dituzten eginkizunak garatzeko. Ezinbestekotzat jotzen da Lantalde bakoitza urtean bitan biltzea, gutxienez. Normalean, bilera horietako bat Zahartzaroaren Bilera edo Batzarrarekin batera egiten da. Lantaldeko idazkariak taldeko kide bakoitza deitzen du pertsonalki bilerara.

Webgunearen atal honetan, Lantaldeen   jardunaldi, tailer, argitalpen edo jarduera garrantzitsuei buruzko informazioa eskainiko da.

Araudia

NORMATIVA SOBRE GRUPOS DE TRABAJO (pdf - 0,2 MB) descargatu