Eginkizunea, ikuspegia eta balioak

Eginkizunea

ZAHARTZAROAren eginkizuna  adinekoen bizi-kalitatea eta ardura hobetzea da, hainbat jakintza-alorretako neurri askoren bitartez (sanitarioak, sozialak, sozio-sanitarioak, hezkuntzakoak, legezkoak, politikoak…); zahartze-prozesua bera bezain desberdinak, euskal gizarteari bere osotasunean zein profesionalei eta batez ere adinekoei zuzendua, adinekoak baitira gure xede nagusia.

Ikuspegia

ZAHARTZAROA irabazi asmorik gabeko elkarte zientifikoa da, adinekoen defentsan eta interesen alde eta beren bizi kalitatearen hobetzeko egindako lanagatik sozial eta instituzionalki aitortutako erakundea; profesional, entitate eta administrazioei arreta sistema berritzaile eta kalitatezkoak garatzen lagunduz.

Zahartzaroaren helburuak lortzeko oinarriak dira: adinekoen jardueren promozio eta azterketa; adinekoenganako duintasunaren eta errespetuaren aldeko kontzientzia soziala bultzatzeko ekintzak;  eta Geriatria eta Gerontologia arloan lan egiten duten profesionalen lana eta izaera.

Hori guztia posible izango da Geriatria eta Gerontologi arretaren kalitatea eguneratzen eta hobetzen saiatzen bagara.  Horretarako, Zahartzaroak aholkularitza eta laguntza eskaintzen die  izaera ofizialeko organismo sanitarioei eta elkarte nazional, autonomiko eta lokalei, legez onartuak daudenei eta zahartzaroaz arduratzea direnei, zahartzaroaren arazo mediku eta sozialak kontuan hartuz.

Zahartzaroan geriatria eta gerontologia arloko edozein motatako ekintza zientifikotan,  asistentzialetan edo hezkuntza eta ikerkuntzaren sustapenean sinesten dugu,  geriatria eta gerontologiaren  onarpena lortzeko aukera hoberena bezala. Ekintza horiekin batera, erlazio zientifikoak eta elkarte nazional edo internazionalekiko lotura ezartzea; era berean, baita unibertsitate elkarteekin, elkarte publiko edo pribatuekin edota geriatri aeta gerontologian interesa duen edozein elkarterekin ere.

Azkenik, gure helburuak ahalik eta modu garrantzitsuenean lortzeko, informazio eta komunikazio arloko teknologia berriek ematen dituzten aukera berriak aprobetxatzea pentsatzen dugu.

Balioak

  • Adinekoen duintasunarekin eta eskubideekin ados dagoen pertsonan oinarritutako ereduaren defentsa.
  • Euskadiko geriatria eta gerontologiaren onarpen eta garapenen konpromiso gogotsua.
  • Parte-hartzea.
  • Jakintza-alor arteko jarduera.
  • Berrikuntza.
  • Formazio eta ikerkuntzari buruzko interesa eta gure esperientzia eta ezagutza hedatzea.
  • Elkarlana eta negoziazioa.Defensa de un modelo de atención centrado en la persona acorde a la dignidad y los derechos de las personas mayores.